Gaur, igandea, 22. Taldez Talde egitasmoko bigarren emanaldia izan da Kontzejupen, 12:30ean hasita. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek hartu dute parte, eta euskal musika tresnak eta dantzak uztartu dituzte saioan. Hamahiru pieza eskaini dituzte denera.
Hurrengo saioa, aurtengo edizioko hirugarrena eta azkena, datorren igandean izango da, 12:30ean hasita, Kontzejupen. Bizkargi eskolako Banda Gaztea eta Azkoitiko Musika Banda izango dira Taldez Talde saioko protagonistak.
Lehen saioa, berriz, joan den igandean egin zuten, eta ordukoan koruak izan ziren protagonista. Hain zuzen ere, Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek eskaini zuten emanaldia.