Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal musika dantzaz eta doinuz bete da Azkoitiko Kontzejupea

Dokumentuaren akzioak

Euskal musika dantzaz eta doinuz bete da Azkoitiko Kontzejupea

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek euskal abesti ezagunak jo dituzte, eta dantza emanaldiarekin uztartu dute saioa. Jende ugari elkartu da haien ikuskizunaz gozatzera.
Egilea
Ane Olaizola
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Azkoitia
Mota
Erreportajea
Data
2022/03/27
Lotura
Urola Kostako Hitza

Bizkargi musika eta dantza eskolako kideek antolatuta, XXI. Taldez Talderen bigarren saioa izan da gaur, igandea, Kontzejupean. Trikitia, panderoa edota txistua lagun zutela, hainbat euskal abesti ezagun taularatu dituzte ikasleek, eta euskal dantzez gozatzeko parada ere izan da eguerdian. Guztira, 50 ikasle inguruk parte hartu dute emanaldian, eta gutxienez beste horrenbeste elkartu dira horiek ikustera.

Joan zen igandean hasi zuten Taldez Talderen edizio berria, eta Iraurgi zein Bizkargi abesbatzako kantariek eskaini zuten kontzertua orduan. Datorren igandean ere beste emanaldi bat izango da; hona hemen Bizkargi eskolak iganderako prestatu duen egitaraua.

Dokumentuaren akzioak