Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal kulturaz gehiago jakiteko doako online ikastaroak

Dokumentuaren akzioak

Euskal kulturaz gehiago jakiteko doako online ikastaroak

Bertan gure dantzei buruz ikasi zenezake, musika klasikoari buruz, euskal zinema… eta guztia online eta doan!
Egilea
Jaione Dagdrømmer
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2022/10/19
Lotura
Gaztezulo

Euskal kulturaz gehiago jakiteko doako online ikastaroak

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, euskal kulturari buruzko hainbat ikastaro eskainiko ditu online eta doan. Urri bukaera azaro hasiera bitarte emango zaie hasiera ikastaroei. Ikastaroak Asmoz Fundazioak koordinatuko ditu.

Euskal kulturaren eremuko hainbat gai jorratuko dira ikastaro ezberdinetan eta pertsona bakoitzak nahi adina ikastarotan matrikulatzeko aukera du. Hona hemen ikastaroen zerrenda: 

Euskal dantzak, atzo eta gaur: Euskal eszena tradizionalaren bilakaera XIX-XXI. mendeetan zehar
Hasiera: Urriak 24
Informazio gehiago hemen eta izena emateko orria hemen.

Musika klasikoaren historia, emakume eta gizonezko konpositoreen bidez
Hasiera: Azaroak 3
Informazio gehiago hemen eta izen emateko orria hemen.

Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte
Hasiera: Azaroak 7
Informazio gehiago hemen eta izen emateko orria hemen.

Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua
Hasiera: Azaroak 9
Informazio gehiago hemen eta izen emateko orria hemen.

Dokumentuaren akzioak