Dokumentuaren akzioak
Euskal kulturaren aldeko taldeak bilduko ditu Iruñerriko Euskal Jaiak
Festa maiatzaren 11n egingo dute, Iruñean, eta joan den urtean baino talde gehiagok parte hartuko dute
Euskal kultura bizirik! lelopean, Iruñerrian euskal kultura «bizi-bizirik» dagoela erakutsi nahi dute parte hartzaileek. Bestalde, eguna egonkortzeko erronka ere izanen dutela azaldu du Gartzesek. Izan ere, iaz lehenbiziko aldiz ospatu zuten San Fermin Txikiko egitarautik kanpo. «Azken urteotan gorena jo zuen formatu horretan, eta berehala ohartu ginen Iruñeak egun propio bat behar zuela bere euskal jaia ospatzeko», esan du.
Herri gosariarekin hasiko da besta eguna, 10:00etan. Ondoren, hiru kalejira abiatuko dira Iruñeko hiribilduetatik. Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte fanfarreek, dantzariek, joaldunek, erraldoiek, txarangek... Eguerdian, kalejira guziak Udaletxeko plazan elkartuko dira, eta ekitaldi nagusia eginen dute bertan. Denak elkarrekin Gaztelu plazara abiatuko dira, eta larrain dantza dantzatuko dute bertan. 14:30erako herri bazkaria antolatu dute, eta arratsaldean herri kirolak eta dantzaldia izanen dira, baita eguna bukatzeko kontzertu bat ere. Baserritar jantzita joateko deia egin du Gartzesek.
Dokumentuaren akzioak