Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal kultura agerian Irulegi sormarkaren bestaren karietara

Dokumentuaren akzioak

Euskal kultura agerian Irulegi sormarkaren bestaren karietara

2014ko irailaren 12, 13 eta 14an, Irulegi sormarkaren besta iraganen da Donibane Garazin, Baigorrin eta Irulegin. Usaiako ate idekitze horien karietara euskal kulturaren inguruko hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira. Hala nola, dantza ikusgarri bat izanen da Etorkizuna taldearekin, bai eta koru kontzertu bat Lagun Alai eta Oldarra taldeekin.
Komunikabidea
Eke
Mota
Albistea
Data
2014/09/08
Lotura
Eke

Irulegi sormarkaren bestaren 6. edizioarentzat, antolatzaileek egitarau aberatsa apailatu dute. Aitzineko urtetan bezala, bisitariek etxalde desberdinak bisitatu eta Irulegi sormarkaren arno egileak bertatik bertara ezagutzeko parada izanen dute. Antolatuak diren ekitaldi guzien artean, aipatzekoa da irailaren 13an, Etorkizuna dantza taldeak Leihotik ikusgarria eskainiko duela Baigorrin.

Leihotik, Joseba Sarrionaindiaren hitzetan oinarritzen den emanaldia da, Mikel Laboa, Alos Quartet eta Juan Mari Beltranen musikekin eskainia dena. Hitzordua 19:00etan finkatua da, Plaza Xoko gelan.

Egun berean, 21:00etan, koru kontzertu bat antolatua da Baigorriko Elizan bertako Lagun Alai taldearekin eta Biarritzeko Oldarra koru ezagunarekin. Txartelak Baigorriko eta Garaziko Turismo Bulegoetan aitzinetik eros daitezke.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundea Sormarkaren bestaren partaide da.

Euskal kultura agerian Irulegi sormarkaren bestaren karietara

             Argazkia: "Leihotik" ikuskizuna (www.etorkizuna.info)         


Dokumentuaren akzioak