Dokumentuaren akzioak
Euskal koreografoak Guggenheimen dantzan
Arrieta gasteiztarrak En La Ciudad de Los Angeles pieza dantzatuko du. Ciento cincuenta cuerdas konpainia propioa sortu zuen iaz. Egilearen arabera, lanean «gardentasuna eta komunikazio zuzena bilatzen dira, mugimendu zorrotz, delikatu eta zehatzaren bidez».
Mutis lana aurkeztuko du Bilbaok. Borja Ramosek propio sorturiko musika erabiliko du «espazioa ikertu eta zenbait muga esploratu» asmoz. Idoia Zabaletak biologia ikasi zuen dantza profesionalean hasi aurretik, eta zientziak eginkizun nabarmena du bere lanean. Gorputz Eremuak ikerketa gunea zuzentzen du Gasteizko Artium museoan. Fisura 2, 15 minutuko koreografia aurkeztuko du.
Dantza. 'Euskal Koreografoak'.
Lekua: Guggenheim museoa, Bilbo.
Noiz: Gaur, 20:30ean.
Dokumentuaren akzioak