Dokumentuaren akzioak
Euskal Koreografo Gazteen V. Erakusketa
Aurtengo edizioan, ekimenak bi fase ezberdin izango ditu, eta bakoitzean lau dantza pieza taularatuko dira. Egitasmo honen bosgarren edizioa martxoa eta ekaina bitartean egingo da, Donostia, Gasteiz eta Basaurin.
Eusko Jaurlaritzako Sormen eta Hedapen Kulturalaren zuzendari Ricardo Bilbaok zehaztu zuen dantzaren egitasmoaren edizio berria, Donostian atzo goizean egindako prentsaurrekoan.
Exekutibo autonomoko Kultura Sailak antolaturiko Euskal Koreografo Gazteen V. Erakusketak «sortzaile berrien bidez dantza bultzatu eta sormen koreografikoa sustatzea» bilatzen du, Bilbaok nabarmendu duenez.
Lehen faseak, Donostian (martxoaren 24), Gasteizen (martxoaren 31) eta Basaurin (apirilaren 6) egingo diren hiru ekitaldi biltzen ditu. Horietan, Jorge Jauregi, Maria Martin, Judit Ruiz, Igor Calogne eta Idoia Zabaleta koreografoek lau dantza pieza interpretatuko dituzte, eta Iratxe Aranak eginiko bideo-dantza bat eskaniko da. Ekimenaren bigarren fasea protagonizatuko duten koreografoak maia-tzaren 18an bilduko dira Basaurin, maiatzaren 24an Gasteizen eta ekainaren 2an Donostian. Natalia Monge, Marta Ortega, Beatriz Txurruka, Kontxi Lopez, Isidro Zapatero eta Nerea Urbieta izango dira fase honetako koreografoak. Halaber, Aranaren bide-dantza eskainiko da berriro.
Gaiak
Artisten sormen-lanek hainbat gai hartzen dituzte. Horrela, Jorge Jauregi bilbotarraren Hemen pieza hiriguneetako dantza proiektua da, «kaleetan zeharreko ohiko ibilbidean oinarritua», azaldu duenez. Bestalde, Idoia Zabaleta arabarrak, Chance bere obraren bidez, «hiru inprobisazio egitura ezberdin» aurkeztuko ditu, mugimenduaren eta tempoan oinarrituta, artistak berak aitortu duenez. Eusko Jaurlaritza 1996tik garatzen ari den Dantzaren Garapenaren Planean dagoen ekimen honetan, Lurralde Historiko guztietan, apirila eta maia-tza artean, Dantza Zentroen IV. Erakuspena antolatzea aurreikusi da. Ekimen hau agertokia izango da Euskadiko Dantza Eskola eta Zentroen ikasle helduen sormen lanentzako
Dokumentuaren akzioak