Dokumentuaren akzioak
Euskal konpainien bost obrarekin dantzak bere tokia izango du dFerian
Fingersix, Ertza, Kukai, Organik eta Eliraleren lanak eskainiko dituzte Donostiako dantza eta antzerkiaren jaialdian
Urrunetik ametsetan ikuskizuna eskainiko du Ertzak. Brasilen zela sortu zuen obra Asier Zabaletak, Andrea Anhaia dantzariarekin, eta Noemi Vianarekin osatu du bigarren zatia. Bi piezak bildu dituzte orain. Ametsen bidez intimitatera bidaiatzen du ikuskizunak. Organik taldeak, berriz, dantza eta antzerkia nahasi ditu Maniátic@s ikuskizunean, mania edo apetei buruz gogoeta egiteko. Unibertsoko Miss titulua lortzeko borrokan ari diren hiru finalistak izango dira Fingersix konpainiaren La sonrisa ganadora obraren protagonistak. Eta umeak, berriz, Elirale konpainiaren Otto ikuskizunean. Kukai dantza taldeak, berriz, (Sok)2 lana eskainiko du, Jon Maiaren zuzendaritzapean
Dokumentuaren akzioak