Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Jaxe geratzeko heldu da

Dokumentuaren akzioak

Euskal Jaxe geratzeko heldu da

Euskal Jaia ospatzen ari dira gaur [martxoak 29] bigarren aldiz Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta.
Egilea
Mikel Reina Barros
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Ondarroa
Mota
Albistea
Data
2025/03/29
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza

 Ondarroako Euskal Jaia 2025

Lehendabiziko Euskal Jaia 2023an ospatu zen Ondarroan, Ibilaldiaren testuinguruan sortu zen. “herrian umeen dantza talderik ez dagoela ikusita, eta hutsunea bete nahian”, Euskal Jaia antolatu zuten. Gaurko erantzuna ikusita bi urterik errepikatzeko moduko jaia dela argi geratu da.

Horrelakoetan ohitura izaten den legez, eguerdian elkartu da jenderik gehien Ondarroako kaleetan. Hain zuzen ere, goizean goiz ateratako Euskal Herriko zazpi lurraldeak irudikatzen zituen zutabeak Etxelilan elkartu dira. Frontoirako bidea elkarrekin osatu dute eta eguneko unerik jendetsuena osatu dute.

Izan ere, Ondarroako Euskal Jaia baino, euskaldunen jaia izan da, Zubi Zahar Herri Ikastolako ume eta nagusiak ez direlako bakarrik egon. Markina-Xemeingo, Lekeitioko edo Mutrikuko dantza taldeen laguntza izan dute, baita urrunagoko Debakoarena ere, besteak beste. Dantza talde bakoitzak bere dantzarik onenak eskaini ditu frontoian elkartu den jendetzarentzako.

IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN

Txiki geratu da frontoia. Alardea egin dute bertan, eta ostean, kalejiran jaitsi dira Alamedaraino. Zazpi Jauziak eta Txulalai dantzak eginez eman diote amaiera goizari. Arratsaldean ere zer egitekoa ez da faltako Ondarroako Euskal Jaian. Ondarrutarrek jai giroa gauera arte luzatzeko aukera ere izango dute egunez bizitako giro bikaina ikusita.

Egitaraua:

  • 15:00: Umeentzako jolasak eta ekintzak, Alamedan.
  • 16:00: Kantaldia eta dantzaldia, Izarra erromeria taldearen eskutik.
  • 18:30: Dantzaldia, Dj Trontxorekin.
  • 21:00: Larrain dantza.

 

Dokumentuaren akzioak