Dokumentuaren akzioak
Euskal janzkien erakusketa irekiko da gaur Biteri Kultur Etxean
Dantzari Festari asteburuan eman zitzaion hasiera Hernanin. Dantza emanaldiak, erromeriak, bazkariak eta kalejirak antolatu dira azken egunotan herrian zehar
Egitaraua
Biharkoari dagokionez, Dantzari Festaren inguruan,
arratsaldeko zazpitan, hitzaldia eskainiko da Biterin baserritarren
janzkeren inguruan. Ramón García antzesle lanetan egongo da bihar
proposamen honetan. Ostiralean, berriz, arratsaldeko sei terditan
erromeria egongo da plaza Berrin. Xan Iparragirre Ezpeletako txarangaren
ikuskizuna izango da nagusi egun horretan. Euria egingo balu Udaletxeko
arkupetan ospatuko litzateke. Larunbatean, azkenik, eguerdiko
hamabietatik aurrera erromeria egongo da Hernaniko kaleetan zehar.
Arratsaldeko zortzitan, Burrunka dantza taldearen emanaldia Biteri
Kultur Etxeko areto nagusian.
Dokumentuaren akzioak