Dokumentuaren akzioak
Euskal jantzien erakusketa zabalduko dute eguenean, Mendaron
Euskal jantzien erakusketa antolatu dute Mendaron Yulia Prokopenkok eta In Leike kultur elkarteak, Gloria Sukia jostunaren eta Haritz Euskal Dantzari Taldekoen laguntzarekin.
Garagardo azoka solidarioaren barruan antolatu dute erakusketa eta eguenetik domekara arte egongo da zabalik printzipioz, jubilatuen ondoko lokalean, baina luzatzeko aukera ere ari dira aztertzen. Ondorengo ordutegia izango du eguenetik domekara artekoan: goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 19:00etatik 21:00etara.
Gloria Sukia jostun debarrak eskuz jositako hamalau bat jantzi eramango ditu erakusketara eta Haritz Euskal Dantzari Taldekoek Zuberoako maskaradetako bost jantzi: Txerreroarena, gatuzainarena, kantiniersarena, entsenariarena eta zamaltzainarena.
Dokumentuaren akzioak