Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal jantziei buruzko hitzaldia bihar Sutegin

Dokumentuaren akzioak

Euskal jantziei buruzko hitzaldia bihar Sutegin

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2007/05/10

Bihar, berriz, 'Tradiziozko euskal jantzien nondik norakoak eta gaur egungo erabilera' hitzaldia eskaniko du Ane Albisu Iriartek Sutegi eraikienko auditorioan arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ane Albisu Iriarte donostiarra 1976an hasi zen euskal jantziak ikertzen. Argia dantza taldean, Eusko Ikaskuntzan eta Ikerfolk erakundean dihardu. Iaz "Atondu. XXI. menderako proposamena" liburuan bildu zituen bere ikerketen emaitzak. Euskal Herrian jantzi tradizionala nola eraldatzen joan den, jantziak egiteko argibideak eta aholkuak.

Hitzaldiak iraungo duen ordu eta erdi inguruan, garrantzi handia emango zaio alde grafikoari eta irudi asko erakutsiko dira eta zenbait pertsonek jantziko dituzten erropekin, adibide eta aholku praktikoak agertuko dira.

Euskal jantziei buruzko hitzaldia bihar Sutegin
Tradiziozko euskal jantzien nondik norakoa azalduko da. [J. ARANBERRI]

Dokumentuaren akzioak