Dokumentuaren akzioak
Euskal jantzi tradizionalei buruzko tailerra eskainiko du alkartasuna dantza taldeak barikuan
Andrazkoen zein gizonezkoen euskal jantzi tradizionalei buruz gehiago jakin gura duten horiek, barikuan izango dute horretarako aukera; Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak horren inguruko hitzaldia eskainiko baitu. Azalpenak emateaz gain, buruko zapiak jartzen erakusteko tailerra ere eskainiko dute.
Dantza taldeko kide Maitane Ruiz arduratuko da hitzaldia emateaz. Parte hartu gura duten horiek, 19:00etan egon beharko dute Arrantzaleen Museoan.
Dokumentuaren akzioak