Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal jai handia ospatuko dute asteburu honetan Genevan

Dokumentuaren akzioak

Euskal jai handia ospatuko dute asteburu honetan Genevan

Komunikabidea
Gara
Tokia
Geneve
Mota
Albistea
Data
2005/03/18

Antolatzailea Grottes auzoko Pré En Bulle elkartea da, eta egitaraua osatzen Genevan, Zurichen, Lausannen eta Suitzan barrena sakabanatuta dauden euskaldunak buru belarri aritu dira.



Aitor Etxeberriak adierazi duenez, Pré En Bullek negu bukaerako festa antolatzen du urtero. Festa horretan Neguko Jauntxoa izena duen panpin bat erretzen dute. Genevan bizi den Endika Mugica eskultore euskaldunak egin izan du azken urteotan panpina. Bestalde, Pré En Bullek, urtero ere, “Villages du Monde” izeneko jardunaldiak antolatzen ditu, munduko hiri edo herri jakin bat ezagutzera emateko asmoz. Aurten, negu bukaerako festa eta “Villages du Monde” batu, eta protagonismo osoa Euskal Herriari eman diote. Horretarako, Suitzako Euskal Etxearekin harremanetan jarri, eta, ondorioz, egitarau mamitsua prestatu ahal izan dute: musika, gastronomia, dantza, hitzaldi eta guzti. Egitarau zehatza www.preenbulle.ch webgunean aurki daiteke. Suitzako Euskal Etxearekin harremanetan jartzeko, berriz, www.euskaletxea.ch.

Dokumentuaren akzioak