Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Jai Eguna ospatuko dute etzi getariarrek egitarau zabalarekin

Dokumentuaren akzioak

Euskal Jai Eguna ospatuko dute etzi getariarrek egitarau zabalarekin

Azoka, dantza, taloa eta sagardoa eskainiko dituzte, besteak beste.

Egilea
Ainara Lozano
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Getaria
Mota
Albistea
Data
2009/05/28

Euskal Astea euskarazko film laburren emanaldiarekin hasi zen eta atzo, Euskal Herriko itsasoa txotxongilo emanaldia izan zen. Gaurkoan berriz, hizkuntza eskubideen inguruko tailerra eskainiko dute 19.30ean, Alondegian, Hizkun-tza Eskubideen Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaoren eskutik.

Bestalde, Getariako Artzape herri aldizkariak bigarren eskuko liburuen azoka antolatu du Euskal Asterako, aldizkariak duen ia 4.000 euroko zorra kitatzen laguntzeko. Honela, gaur, 18.00etatik 20.00etara plazan bizilaguneko materiala erosteko aukera izango dute, Ar-tzaperi egoera larri honetatik irteten lagunduz. Azokaz gain, zozketa bat ere antolatu dute aldizkariko kideek eta harpide gehiago behar dituztela ere jakinarazi dute. Harpidetza urtean 18 eurokoa da.

Bihar, Gure Txeruk antolatutako dantza saioa izango da herriko frontoian. Lehenengo haurren emanaldia eskainiko dute (19.30ean) eta ondoren, gazte eta helduena (22.30ean hasita).

Euskal Jai Eguna ekitaldiz gainezka iritsiko da etzi. Herriko txistularien goiz soinuarekin hasiko da festa 9.30ean. Azoka frontoian jarriko dute 10.30etik 14.00etara eta 11.00etan, udaletxeko balkoitik bertso eskolako kideen pregoia izango da. Gainera, ordu berean taloak jan eta sagardoa edateko aukera izango da plazan. Gelo Tronpalariak erakustaldia eskainiko du 12.00etan frontoian. Herritar bakoitzak bere ziba eramateko deia egin dute antolatzaileek.

Larrain dantza , banakoa eta bestelako plazako dantzak ere ez dira faltako Euskal Jai Egunean (13.00etan), Gazte Alaiak txistulariek lagunduta. Ondoren, II. Irrintzi lehiaketa herrikoia jokatuko da. Larunbat arratsaldean jarraituko du festa giroak eta 17.30ean Trikitilari Gazteen Getariako X. Txapelketa ospatuko da. Eguraldi txarra egiten badu, eskolako aretoan izango da saioa. Jarraian, triki poteoa egingo dute herritarrek Izer eta Alabier trikitilariekin batera eta Euskal Jai Eguna 23.00etan Patxi eta Konpainia taldeak eskainiko duen erromeriarekin amaituko da, Herriko plazan.

Igandean Euskal Asteko azken ekitaldia eskainiko dute herriko eskolako aretoan. Txalo produkzioaken Ate Joka antzerkia izango da 20.00etan.

Haurrak dantzan, iazko Getariako Euskal Jai Egunean.argazkia: utzitakoa

Dokumentuaren akzioak