Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal ipuinen dantzak

Dokumentuaren akzioak

Euskal ipuinen dantzak

Egilea
Aitor Artola
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/09/06

Euri ta iguzki, azeriaren ezteiak dio euskarazko esaera zaharrak. Orain, ura eta argiaren nahasketaren kontakizuna oinarri hartuta, hainbat euskal dantza biltzen dituen ikuskizuna sortu du Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak.

Axeri Boda Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zuten, 2008ko otsailean. Antzokiak gainezka egin zuen, eta, ikuskizuna amaitu zenean, txalo zaparrada batekin agurtu zituzten Argia taldeko dantzariak. Orain, ikuskizuna Donostiara iritsi da, eta Viktoria Eugenian, Bilbon izandako arrakasta berdina izatea espero dute.

Donostian egingo duten ikuskizunean, 40 dantzaritik gorak hartuko dute parte, eta ikuskizun berritzailea sortuko dute, euskal dantza tradizionalak erritmo eta koreografia berriekin nahasiz. Gainera, Argia dantza taldearekin batera, Euskal Herriko hainbat herritatik iritsitako dantzariak ere arituko dira.

Juan Antonio Urbeltz euskal folklorea lantzen aritu da aspalditik, eta Irradaka, Zortziko, Alakiketan, Kondharian eta Pas de Basque antzezlanak sortu ditu azken urteetan.

Axeri Boda dantza ikuskizuna Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egingo dute gaur, 20:00etan.

AXERI BODA DANTZALDIA

Non. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Dokumentuaren akzioak