Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa Nagusia (gipuzkoar erara) jokatuko da larunbatean, azaroaren 23an, Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas etxean, Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrarak antolatuta.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, 15 urte aurten beteta dituzten zortzi dantzari izango dira parte hartzaileak parte hartuko dute: Izadi Urbano (Villabona), Mikel Esnaola (Lezo), Amaia Azpeitia (Legazpi), Mattin Etxebeste (Oiartzun), Ihintza Erauskin (Lezo), Irati Olaizola (Legazpi), Naroa Sanchez (Legazpi) eta Manex Elgeta (Oiartzun).

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako hiru adituk osatuko dute

Epaimahaiari dagokionez, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako hiru adituk osatuko dute, Jose Luis Vallejok, Maria Ferreirok eta Xabier Mendizabalek, hain zuzeh ere.

Hasteko, soinu zaharrarekin, Betronio handia, Ehun dukat eta Graziana dantzen artean aukeratutako bat dantzatu beharko dute parte hartzaileek; ondoren, aurrez aurreko edo desafioaren txanda izango da, eta bukatzeko, zortzikoa dantzatu beharko dute. Lehenengo txandan dantzariek ohiko jantziaz hornitua dantzatu beharko dute, eta bigarrenean, berriz, janzkera librea izango da.

Bigarren sailkatuak 300 euro eta garaikurra lortuko ditu, eta hirugarrenak 200 euro eta garaikurra

Irabazleak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren garaikurra, txapela eta 400 euro eskuratuko ditu, eta ordezkatzen duen udalerriak Tomas Murua sari nagusia bere udaletxean urtebetez gordetzeko aukera ere izango du. Bigarren sailkatuak 300 euro eta garaikurra lortuko ditu, eta hirugarrenak 200 euro eta garaikurra.

Laugarren postutik seigarrenera bitarte sailkatzen direnek 100na euroko dieta jasoko dute, eta lehenengo sei postuetan sailkatzen ez diren dantzariek 80na euroko dieta.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapena aldez aurretik eskuratu beharko da Hondarribiko Arma plazan edota https://tickets.kutxabank.es/#/eu/ webgunean.