Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan, Iker Larunbe txapeldun
Gipuzkoar aurreskua txapelketan, Iker Larunbe atarrabiarra izan zen onena. Bigarren lekuan Lezoko Iker Sanz geratu zen, eta, hirugarrenean, Elgoibarko Aitor Asenjo. Aurresku txapelketan bost dantzari aritu ziren lehian. Doinu zahar txapelketa irabazteko lehian, berriz, zortzi neska aritu ziren: iazko txapelduna eta aurreko igandean 11 dantzariren artean jokatutako sailkatze probako lehen zazpi sailkatuak. Guztien artean Errenteriako Nagore Indakoetxea nagusitu zen. Bigarren lekua, berriz, Oiartzungo Izar Etxeberriak eskuratu zuen, eta, hirugarrena, Elgoibarko Arantxa Ferreirok.
Dokumentuaren akzioak