Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko dantzarien bilgune izango da Oiartzun

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko dantzarien bilgune izango da Oiartzun

Hilaren 23tik 26ra, Euskal Herriko Dantzari Egunaren barruko ekitaldiak egingo dituzte Oiartzunen, Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak antolatua, Olarri Dantza Taldearen, eta Elizalde nahiz Haurtzaroren laguntzarekin. Udalak, aldundiak zein Jaurlaritzak ere babestu dute eguna, Laboral Kutxa eta Carrefour enpresekin batera. Bihar (asteazkena) egingo dute egitasmoaren aurkezpen ofiziala, baina jada publiko egin dute egitaraua. Honakoa da:
Egilea
Oiartzungo Hitza
Komunikabidea
Oarsoaldeko eta Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/10/21
Lotura
Oarsoaldeko eta Bidasoko Hitza

Hilak 23, osteguna

  • 19:30ean, udaletxeko areto nagusian, Ramon Gartziak Euskal baserritarren jantzia izenburupean hitzaldia emango du.

Hilak 25, larunbata

  • 19:00etan, Doneztebe plazan, Dantza plazan ekitaldia egingo dute, Lartaun txistulari taldearekin eta Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz dantza maisuen gidaritzapean.

Hilak 26, igandea. Euskal Herriko Dantzari Eguna

  • 11:30ean, dantza taldeen desfilea Oiartzungo kaleetatik.
  • 12:00etan, dantza emanaldiak Oiartzungo plazetan (euria egingo balu Elorsoro kiroldegian).
  • 13:30ean, Doneztebe plazan, talde guztiak elkartuko dira eta dantza emanaldia izango da (euriarekin, Elorsoron).
  • 14:30ean, herri bazkaria.
  • 17:00etan, erromeria Luhartz taldearekin.

Dokumentuaren akzioak