Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartu dute Berako dantzariek eta txistulariek

Egilea
Ttipi-ttapa
Hedabidea
Erran
Lekua
Bera
Mota
Albistea
Data
Lotura
Erran
Berako dantzariak eta txistulariak kalejira hasi aitzinetik.

Larunbatean egin zuten Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna. Euskal Herri luze zabaleko 50 dantza taldetako kideak elkartu ziren, tartean baita Berako Gure Txokoa elkarteko 15 dantzari eta 7 txistulari ere.

17:30ean hasita kalejira egin zuten Parte Zaharreko karriketan, eta ondotik emanaldia egin zuten Zuloaga plazan. Hasteko agintariena dantzatu zuten talde guztiek, eta ondotik lurraldeka banatuta dantzatu zuten. Berako Makil dantzak dantzatu zituzten Berako dantzariek Nafarroako bertze taldeekin batera.