Herrialde bakoitzak bere herrialdeko hainbat dantza eginen ditu, eta hain zuzen ere aurten Nafarroako dantzariek Berako makil dantzak dantzatuko dituzte.
Egun guzirako egitaraua antolatu dute larunbaterako. 11:30ean hasita Folklore azoka izanen da Boulervardean eta 12:30ean dantza plaza eginen dute Donostiako Herridantza taldearen eskutik. Arratsaldean izanen du jarraipena egitarauak. 17:30ean desfilea eginen dute Parte Zaharreko kaleetan zehar, eta 18:00etan Euskal Herriko dantza taldeen emanaldia izanen da Zuloaga plazan. Ondotik, kale animazioa, afaria eta erromeria izanen dituzte.