Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko Dantzari Eguna izango da igandean Oiartzunen

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Dantzari Eguna izango da igandean Oiartzunen

'Euskal baserritarren jantzia' aztertuko da gaurko hitzaldian, udaletxeko areto nagusian

Heldu den igandean, hilak 26, Euskal Herriko dantzari eguna ospatuko da Oiartzunen. Gutxienez 34 talde ikusiko ditugu gure kaleetatik barrena desfilatzen eta dantzaren xarma erakusten. Hortaz, giro bikaina ziurtatuta dago.
Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2014/10/23
Lotura
Diario Vasco

Euskal Herriko helduen dantzari eguna, urtero Euskal Herriko herrialde ezberdin batean ospatzen den festa da, Euskal Herri osotik datozen dantza taldeak biltzen dituena. Dantzari eguna Euskal dantzarien biltzarrak antolatzen du eta aurten Gipuzkoari dagokio antolatzea. «Egun hori gure herrian ospatzearen arrazoi nagusia Olarri Dantza Taldearen sorrera da. Orain arte bi ikastetxeetako dantza taldeak bakarrik zeuden herrian baina jada jaio da 16 urtetik gorako dantzariak biltzeko taldea. Oso gogotsu ari gara igandeko emanaldia prestatzen», zehaztu dute antolatzaileek.

Nolanahi ere, eta motorrak berotzen hasteko, gaur arratsaldeko 19:30ean hitzaldia izango da udaletxeko areto nagusian. 'Euskal baserritarren jantzia' gaia aztertuko du Ramon Garcia Zabalegik. «Gaur egun, Euskal Herriko hainbat jaietan, 'baserritar jantzia' deritzoguna janzten dugu. Azken urteetan, berreskurapen lanak egin dira jantzi kontuetan, baina oraindik ez-jakintasun handia dago eta akats asko ikusten dira», azpimarratu dute antolatzaileek.

Jantziaren berezitasunak azal-tzeaz gain, buruko zapiak jartzeko modu egokiak erakutsiko dira, egingo den tailer praktikoaren bidez.

Larunbatean, 'dantza plazan'

Heldu den larunbatean izango du jarraipena dantzaren festak. Iluntzeko 19:00etan, Lartaun Txistulari Taldearen eskutik 'Dantza plazan' ekitaldia izango da Doneztebe plazan. Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz dantza maisuen gidaritzapean, dantza herrikoiak ikasi eta dantzatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek, zuzeneko musikarekin. Aukera paregabea, hortaz, iganderako prestaketa lanak egiten hasteko.

Egun nagusia, berriz, igandean izango da. Goizeko 11:30ean hasiko da dantzarien desfilea Oiartzungo kaleetatik barrena. Gero, 12:00etan dantza emanaldia izango da Oiartzungo plazetan. Eta goiza behar bezala osatzeko, 13:30ean talde guztien topaketa izango da Doneztebe plazan, dantza emanaldiaren jarraipenarekin.

Gero, 14:30ean herri bazkaria iragarri dute. Eta indarberritu ondoren, arratsaldeko 17:00etan erromeria hasiko da Luhartz taldearekin.

Ordezkariak kartelarekin.

Ordezkariak kartelarekin.

Dokumentuaren akzioak