Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko dantza txapelketarako sarrerak salgai

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko dantza txapelketarako sarrerak salgai

Gaur jarri dituzte urriaren 19an Seguran jokatuko den Euskal Herriko 48. dantza txapelketarako sarrerak salgai. Dantza egunerako herri bazkarirako txartelak, aldiz, urriaren 10etik aurrera.
Egilea
Josune Zarandona
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2024/10/03
Lotura
Goierriko Hitza

Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi zuten iazko txapelketa. Dantza sueltoa

Aurtengo edizioan 14 bikotek hartuko dute parte eta atsedenaldian Kresala dantza konpainiaren Hitaz orhoit emanaldiaren laburpen bat ikusteko aukera egongo da.

Azken urteetan bezala, txapelketaren ingurumarian Dantza eguna ere antolatu dute Seguran, zazpigarren urtez. 12:30etan, Azpilla dantza taldean gidatutako polka erraldoia izango da, aurretik, 12:00etan entsegua egiteko hitzordua egin dute. 13:00etan, Kresala dantza konpainiaren Hitaz orhoit emanaldia izango da plazan. Gatazka beliko eta sozialen aurrean, “bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko dantza eraldatzaile eta sendagarria” da ikuskizuna.

Herri bazkaria egingo dute gero, (14:00) Errebote plazako karpan. Txartelak salgai jarriko dituzte urriaren 10etik 17ra, liburutegian eta udaletxean; helduenak 16 eurotan eta haurrenak 6 eurotan. Ondoren, helduek 20n euro eta haurrek 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Dokumentuaren akzioak