Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa domekan Bergaran

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa domekan Bergaran

Egilea
Aitziber Aranburuzabala Juldain
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2024/11/14
Lotura
Goiena
Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea bikotea izango da lehiakideen artean. Argazkia: Bergarako Musika Eskola

Bergarako Musika Eskolak antolatuta, eta Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, bikote dantzari gazteentzako 46. sariketa egingo dute domekan Seminarixoa aretoan, 12:00etan hasita. Ateak guztiontzako zabalik daude, eta ez da sarrerarik ordaindu beharrik izango.

Gipuzkoako hainbat herritako zortzi bikotek jardungo dute lehian, baina ez da eskualdeko ordezkaririk izango; bitxikeria moduan esan, Azpeititik bost bikote joango direla.

Bergarako Txistulari Bandaren doinuekin, sei pausoko fandangoa dantzatuko dute, baita sei pausoko arin-arina ere, Edurne Iturbe eta Aitziber Estanga trikitilarien doinuekin lagunduta.

Ikasleen erakustaldia

Epaimahaikideek erabakia hartu bitartean, Bergarako Musika Eskolako 8 eta 10 urte bitarteko hamazortzi ikaslek Julen Alonsoren Trakatan eta Neomak taldearen Ilargi berria kantuen koreografiak egingo dituzte.

Dokumentuaren akzioak