Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko 500 haur eta gazte elkartu dira Dantzari Txiki Egunean

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko 500 haur eta gazte elkartu dira Dantzari Txiki Egunean

Eguraldia lagun izan zuten atzoko desfilean

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2009/05/02

Ia 500 dantzari bildu ziren atzo Errenteriako Dantzari Egunean. Azkenean zazpi taldek parte hartu zuten ekimenean: Errenteria Musikal-Ereintza, Ttarla (Hernani), Lurra (Urretxu), Haurtzaro (Oiartzun), Amaiur (Iruñea), Aurtzaka (Beasain) eta Murixka (Lezo). Aurreikusita zegoen Bizkaiko Dima herriko Gazte Berri dantza taldea etortzea, baina azken orduko ezbehar batengatik ezin izan zuten etorri.

11.30ak aldera herriko Viteri plazatik desfilea egin zuten talde guztiek eta publiko andana bildu zen. Guztiek eguraldiari erreparatzen zioten, goizean euria egin bazuen ere, ekitaldi osoan ez baitzen tantarik erori eta zenbait ostarte ireki ziren ere.

Errenteriako Amaiak, adibidez, bi alaba zituen atzoko desfilean. Bideokamara eskuan zuela eta bere gizonak argazki kamara, bi ahizpak bata bestearengandik oso urruti zituztelaz kexatzen ziren. Baina bi neskek konpainia eta beharrezko guztia izan zezaten (mukizapiak, ura eta jateko zerbait) aiton-amonen eta izeba-osaben laguntza bilatu zuten. Viteri kaletik, dantzariak Gamon Zumardira joan ziren, bidean zenbait dantza eskainiz. Han talde bakoitzak pieza ezberdinak dantzatu zituzten oholtza gainean eta guztiek batera Agurra egin zuten. Amaitzeko, herriko elkarteetan bazkaria izan zuten eta arratsaldean Modestorekin dantzaldia.

Viteri Txiki kalean 'Agurra' dantzatzen.argazkia: a.m.

Dokumentuaren akzioak