Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko 50 dantza eta antzerki konpainia Valladolideko Mercartes azokan
Eusko Jaurlaritzak stand-a izango du arte eszenikoen topagune profesional honetan
Eskenaren bidez, 22 antzerki konpainiak izango dute ordezkaritza Mercartes-en: Ados, Agerre, Dar-Dar Produkzioak, Erre Prod. & Arteka & Maskarada, Gaitzerdi Teatro, Golden Apple Quartet, Gorakada, Hika Teatroa, Hortzmuga Teatroa, K Producciones, Kukubiltxo, Panta Rhei antzerkia, Pikor Teatro, Porpol teatro, Simulacro Teatro, Tanttaka, Tartean Teatroa, Taun-Taun, Teatro Paraíso, Traspasos, Txalo eta Vaivén.
ADDErekin, berriz, 31 dantza konpainiak izango dute euren lana erakuskeko aukera: Anakrusa, Carla Fernandez& la mica, Cielo Raso, Kresala DantzaK onpainia, Kukai Dantza Konpainia, Dantzaz Konpainia, Ertza, Helena Golab, Horman Poster, Idoia Zabaleta, Lasala, Ion Munduate, KontxiLopez, Krego Martin Danza, La Glo Danza, Loop, Los ManOnes, Matxalen Bilbao, Natxo Montero, Nuria Perez. Plataforma Tirante, Olatz de Andrés, OrganikDantzaAntzerki, Ruemaniak, Amparo Badiola, CIA Danza ZiomaraHormaetxe, Espacio Presente, Elirale, German Jauregui-Allue Danza, La intrusa, Eva Guerrero y Fueradeleje.
Euskal arte eszenikoaren stand honetan, artistek euren ikuskizunak eskainiko dituzte goiz eta arratsaldez. Eta bisitariek euskal produktuak dastatzeko aukera ere izango dute.
Ez da hauxe euskal ordezkaritza bakarra izango, beste stand batean, Getxo Opera Divertimentok ere oraintxe indarrean dituen ikuskizun guztiak aurkeztuko baititu.
80 stand inguruko izango dira aurtengo Mercartes azokak eta guztira 700 profesional inguru bilduko dira bertan, arte eszenikoetako esparru ezberdinetakoak.
Kukai Dantza Konpainia. / J.M. LÓPEZ
Dokumentuaren akzioak