Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko 47. Dantza Solte Txapelketan, Oarsoaldekoak faboritoen artean

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko 47. Dantza Solte Txapelketan, Oarsoaldekoak faboritoen artean

Seguran jokatuko da bikotetako euskal dantzaren erreferente den txapelketa, larunbatean. hamahiru bikote izango dira osotara.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo, Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2023/10/18
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Maren galvez eta Gorka Granado garaile izan zien 2021ean.

Seguran jokatuko da Euskal Herriko 47. Dantza Solte Txapelketa. Goierriko herriko Baratze pilotalekuak jasoko du lehia, 18:00etatik aurrera. Bertan hamahiru bikotek parte hartuko dute, horietatik lauk Oarsoaldeko ordezkariak izango dituzte. Faboritoen artean daude. Honakoak dira bikote horiek:

  • Maren Galvez (Lezo) eta Gorka Granado (Sopela).
  • Katerin Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo).
  • Ane Anuariz (Lezo) eta Mikel Esnaola (Lezo).
  • Ane Jaunarena (Lezo) eta Endika Osa (Lezo).

Iazko edizioan, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak izan ziren txapeldun. Bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren Maren Galvez eta Gorka Granado (2021eko txapeldunak izan ziren), eta hirugarrenarekin Katerin Artola eta Iker Belintxon (2020an onenak). Iazkoan, gainera, Ane Jaunarena eta Endika Osa lezoarrek bosgarren postu oso on batean sailkatu ziren.

Aurrekari horiek ikusita, beraz, ez da gehiegikeria esatea Oarsoaldeko dantzariak irabazteko hautagaien zerrendan goi-goian daudela.

Dokumentuaren akzioak