Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa, igandean Seguran

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa, igandean Seguran

Komunikabidea
eitb.com
Mota
Albistea
Data
2011/10/06
Lotura
eitb.com

Datorren igandean jokatuko da Seguran Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa. Hamar bikote arituko dira nor baino nor gehiago, txapelaren bila. Eitb.com-ek zuzenean eskainiko du finala, 18:00etatik aurrera.

Iazko txapeldunak, Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas sestaoarrak goi-goian daude aurten ere faboritoen zerrendan.

Seguran egiten den Euskal Herriko dantza Txapelketak, 35 urte betetzen ditu aurten. Datorren igandean izango da Segurako Baratze pilotalekuan arratsaldeko 18:00etan hasita, eta 10 bikote arituko dira nor baino nor oholtza gainean.

Aurten ere Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute Seguran, Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa, eta Euskal Telebistak Urriaren 12an eskainiko du bere lehen katetik, gaueko 22:00ak inguruan. Zuzenean, eitb.com-en bitartez jarraitu ahal izango da.

Dokumentuaren akzioak