Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko 18 taldek hartuko dute parte Leioako Umore Azokaren XVII. edizioan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko 18 taldek hartuko dute parte Leioako Umore Azokaren XVII. edizioan

Euskal Herriko 18 konpainiak parte hartuko dute Leioako XVII. Umore Azokan, maiatzaren 19tik 22ra bitartean, eta 11 estreinaldi eskainiko dituzte. Estreinaldirik gehienak maiatzaren 19an eta 20an izango dira, eta ehun banatzaile, programatzaile eta ekoizl

Euskal Herriko 18 konpainiak parte hartuko dute Leioako XVII. Umore Azokan, maiatzaren 19tik 22ra bitartean, eta 11 estreinaldi eskainiko dituzte. Estreinaldirik gehienak maiatzaren 19an eta 20an izango dira, eta ehun banatzaile, programatzaile eta ekoizle profesional baino gehiago izango dituzte adi.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/05/12
Lotura
Naiz

«Euskal konpainiak funtsezkoak dira Umore Azokarentzat, eta Umore Azoka funtsezkoa da euskal konpainientzat. Oso lotura estua dute», adierazi du Ana Lopez zuzendari artistikoak Umore Azokan parte hartuko duten Euskal Herriko konpainiak aurkezteko Bilbon egindako prentsaurrekoan.

Horrela, lan berrien lehen emanaldia eskainiko dute Leioan Ana Capilla & Julia Farber, Bapatean, Laura Cobo konpainia, Deabru Beltzak, Laglo ZikDantza & Compañía, Larrua, Plataforma Tirante Teatro y Danza, Philo&Jole, Sainete konpainia, Suhar Prest eta Trapu Zaharra taldeek. Horiez gain, azken lanak erakutsiko dituzte Zanguango Teatro, Tio Teronen Semeak, Organik Dantza Antzerkia, Nui Danza, Matxalen Bilbao eta Malas Compañías taldeak.

Bestalde, iaz Umore Azokako Kale Ikuskizunik Onenaren saria jaso zuen Markeliñe konpainiak ‘Crusoe’ piezaren aurre estreinaldia eskainiko du Leioan. La Banda talde nafarra ere izango da Umore Azokan, ‘Km 0’ obra estreinatzen.

Halaber, Leioako eszenak ere «pisu berezia» izango du aurtengo egitarauan, eta aurrenekoz, herriko taldeek espazio propioa izango dute programan. Horrela, Umore Azokan izango dira Leioako Musika Banda eta Diego Galaz musikaria, Despertar los sentidos elkarte artistikoa, Andoni Aresti Dantza Eskola eta Gerry Regitschnig clowna.

50 konpainia

Estatu espainoletik eta beste herrialdeetatik etorritako taldeekin batera arituko dira euskal konpainiak Umore Azokan. Guztira, 50 konpainia egongo dira, eta erabateko 21 estreinaldi ikusiko dira orotara. Aurrean 27.000 ikusle inguru izango dituztela espero da, bai eta sektoreko ia 200 profesional inguru ere.

Izan ere, Umore Azoka ez da jaialdia soilik, programatzaile, banatzaile, jaialdi zuzendari eta artistak biltzen dituen azoka handi bat ere badelako, eta, hain zuzen ere, «horregatik da hain garrantzitsua euskal taldeentzat, kontratu berriak lortu eta beren burua ezagutzera emateko erakusleiho handi bat ere badelako».

Halaber, jaialdiaren egunetan Akitania-Euskadi II. Topaketa egingo da Leioan, Etxepare Euskal Insitutuak eta Euskal Kultur Elkargoak sustatuta. Gainera, Euskal Antzokien Sareak ere, ohi duenez, bere bilkura orokorra egingo du Umore Azokan, eta Artekale espazioa profesionalen topagune izango da.

Azkenik, hiru dira aurten Umore Azokak banatuko dituen sariak. Kale Ikuskizunik Onenaren saria (garaikurra eta diploma), Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren saria (garaikurra eta diploma), eta Artista/Ikuskizun Berririk Onenaren Saria (hurrengo ikuskizuna sortzeko Hamekan erresidentzia).

Umore-azoka

Umore Azokan izango diren 18 euskal taldeen aurkezpena. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Dokumentuaren akzioak