Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko 18 konpainiak parte hartuko dute Leioako Umore Azokan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko 18 konpainiak parte hartuko dute Leioako Umore Azokan

80 emanaldi baino gehiago antolatu dituzte, eta profesionalen topaketak ere egingo dira.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2024/05/16
Lotura
Gaztezulo

Euskal Herriko 18 konpainiak parte hartuko dute Leioako Umore Azokan

Leioako Umore Azokaren XXIV. edizioa abiatuko da gaur eta igandera bitarte kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago izango dira. Konpainia horietatik 18 Euskal Herrikoak izango izango, tartean DAB Dantza Konpainia, Cía. Barsanti, Goitibera; Hika Teatroa, Hortzmuga Teatroa, Kresala Dantza Taldea, Markeliñe, Mutis Espazioa eta Organik Dantza. Gainerakoak Espainiakoak eta beste herrialdetakoak izango dira, hala nola Portugal, Frantzia, Suitza, Italia, Irlanda, Belgika eta Mexikokoak.

Ikuskizunetatik hogeita zazpi estreinaldiak izango dira eta askotariko diziplinak ikusi ahal izango dira emanaldietan: dantza, antzerkia, clowna, musika, performancea, zirkua, txotxongiloak, instalazioa, ikusizko arteak eta magia. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten 600 baino gehiagoaren artean aukeratu behar izan dute, jaialdiaren historian inoiz izan den parte-hartzerik handiena.

Herriaren erdigunean kokatutako hamabost espazio eszeniko nagusi prestatu dituzte, eta kokaleku berezietako bat Umeen Kontseiluaren Parkea izango da. Bertan El jardin de las delicias izeneko irudi eta soinu instalazioaz gozatu ahal izango da. Ostiralean eta larunbatean izango da, 21:30etik aurrera.

Umore Azokan sariak ere banatuko dituzte. Ikuskizun onenak jasoko duen sariaz gain, sari berezia emango zaio kaleko arteei duintasuna eta balioa emateko lan egin duen erakunde bati.

Profesionalen topaketa
Gaur euskal konpainiak VII. Artekale Sarea topaketan elkartuko dira, profesionalen arteko harremanetarako foroan. Haien proposamenak aurkeztu eta sektorearen egoerari eta etorkizunari buruzko hausnarketak partekatuko dituzte.

Bestetik, ostiraletik igandera, Umore Meeting-ak egingo dituzte. Konpainiek euren sorkuntzak erakutsiko dizkiete programazio arduradunei, Euskal Herrikoei zein kanpokoei. Aurten, esate baterako, Poloniako, Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako, Portugaleko programatzaileek parte hartuko dute.

Dokumentuaren akzioak