Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herrian uda honetan egingo diren musika eta dantza jaialdien mapa eta webgunea sareratu du Eresbilek

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herrian uda honetan egingo diren musika eta dantza jaialdien mapa eta webgunea sareratu du Eresbilek

Eresbil euskal musikaren artxibo nazionala da eta Gipuzkoako Errenterian dauka egoitza fisikoa. 2017ko uda honi begira (Ipar hemisferioko uda, hegokoan negua) plazaratu berria du ekainetik irailera arte Euskal Herri osoan egingo diren hainbat musika eta dantza bilkura eta jaialdien berri biltzen duen baliabide bat, tartean mapa ere baduela, hobeto topatu eta kontsultatu ahal izateko. Euskal Herrikoentzat eta kanpotik bisitan datozkigunontzat intereskoa. Kontsulta ezazu zeuk ere zeure ordenagailutik.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2017/06/19
Lotura
Euskalkultura.com

 Eresbilen webguneko atal berri honek musika mota guztietako uda honetako euskal jaialdiak biltzen ditu, jazza, rocka edota reggae bezalakoetatik, folka eta musika eta dantza tradizionaletaraino tartean klasikoa edota itsas kantuak.

Angelu, Biarritze eta Donibane Lohizunetik, Lizarra, Antsoain eta Iruñeraino.

Edo Itsasuko Errobiko Festibaletik Gasteiz, Getxo eta Donostiako Jazzaldiraino, Portugaleteko Folk Jaialdia ere gogoan. Ahaztu gabe Bilboko BBK LIve, Bidasoaldeko Folk Festibala, Mundakako The Basque Music & Cook Festibala, Donostiako Hamabostaldia edo, urrutiraino  ostegun honetan bertan solstizioa ospatzeko Tolosako mendietan, Urkizun, Et Inkarnatus orkestrarekin tradizio bilatzen ari den musikaldia.

-Hitzordu horien mapa hemen kontsulta daiteke
-Hemen Eresbilen 2017ko "Udako musika eta dantza jaialdiak" sail berria

Eresbilen webgunean topa daitekeen Euskal Herriko 2017ko udako musika eta dantza jaialdien mapa

Eresbilen webgunean topa daitekeen Euskal Herriko 2017ko udako musika eta dantza jaialdien mapa

Dokumentuaren akzioak