Dokumentuaren akzioak
Euskal Herria, Buenos Airestik, Euskal Herrira
Pasa den igandean Buenos Airesko euskal komunitateak Euskal Herriaren Ospakizuna egin zuen, lehen aldiz Argentinako hiriburuko Udalak deiturik. Iñaki Aramaio BERRIAko kolaboratzaileak astearteko egunkarian azaldu zuenez, 30.000 lagun atera ziren kalera, euskal dantza, musika, kultura eta gastronomia erakutsiz.
Buenos Aires hiriak euskaldunei egindako omenaldia izan zen, eta Interneten eguna nola joan zen ikus daiteke Loveoytecuento erabiltzaileak YouTuben eskegi dituen bideoei esker. Horietan dantzaz eta musikaz gain, euskal presoen aldeko aldarrikapena ere ez zela falta izan ikus daiteke.
Dokumentuaren akzioak