Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herri Inauteriak Luzaideko dantzak plazaratuko ditu

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herri Inauteriak Luzaideko dantzak plazaratuko ditu

Zenbait taldek Puska Biltzea ospatuko dute gaur eta bihar goizez Irungo baserrietatik

Eguerdian, Irungo kaleak kolorez beteko dira Euskal Herri Inauteriaren eskutik. Aurten, Kemen Dantza Taldeko kideek Luzaideko dantzak plazaratuko dituzte. Bolant dantza, Karrika dantza, Ostalerrak,
Egilea
J.O.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2017/02/25
Lotura
Diario Vasco

Hegi eta lau kontradantzak ikusteko aukera izango dute irundarrek gaur 11:45etik aurrera.

Ordu horretan hasiko da Euskal Herri Inauteriko desfile koloretsu eta alaia, Pio XII plazan. Bertatik, dantzariak Serapio Mugica, Juan Arana eta Luis Mariano kaletik joango dira Zabaltza plazaraino. Ondoren, Colon pasealekua, Fueros eta Nagusi kaleak, San Juan, Eliza eta Eskoleta kaleak eta Junkal plazatxotik igaroko da desfilea. Erromes plazan amaituko da Kemen Dantza Taldearen emanaldia. Ekitaldi hau dela eta, 12:00etatik 12:30era trafiko etenaldiak izango dira desfilea pasako den kaleetan.

Goiztiarrenak

Inauterietako giroa ez bakarrik hirian, Irungo baserrietan ere nabarmenduko da. Zenbait taldek Puska Biltzea ospatuko dute asteburu honetan, goizean goiz: gaur, 9:00etatik aurrera, Eraiki Dantza Taldeko kideak Bidasoa eta Behobiako baserrietatik ibiliko dira. 9:30ean irtengo da Ibarla Meaka Dantza Taldea Meaka auzoan barrena ibiltzeko. Eta 10:00etan Txorimaloak Soinu Taldearen dantzari eta trikitilarien txanda izango da Anaka auzoko baserriak bisitatzeko.

Bihar igandea beste hiru izango dira Puska Biltzean parte hartuko duten taldeak: 9:00etatik aurrera irtengo dira Egoipar Meaka Dantza Taldeko kideak, Meakako baserriak bisitatzeko. Ordu berean, baina Arbeseko plazatxoatik irtenda, Meakako Adixkideak Dantza Taldeak hasiera emango dio bere ibilbideari. Eta 9:00etan baita, baina Olaberria auzoan, baserritarrek Kemen Dantza Taldeko kideen bisita jasoko dute.

Dokumentuaren akzioak