Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal giroko festa

Dokumentuaren akzioak

Euskal giroko festa

41. urtez Euskal Jaia antolatu du Eibarko Klub Deportiboak. Gaur hasiko da festa

Egilea
Ainara Arratibel
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/05/26

Euskal Herrian ez ezik, atzerrian ere dantzatzen da ezpata dantza. Hori kontuan hartuta, beste herrialde batzuetako taldeak gonbidatu dituzte jaialdira. Zumarragako, Markinako, Beasaingo, Debako eta Tolosako taldeekin batera, Frantziako, Espainiako eta Flandeseko taldeak izango dira; denera, bederatzi talde. Bakoitzak ezpata dantza dantzatzeko bere estiloa erakutsiko du oholtza gainean.

Baina dantza ikuskizunekin batera, beste hainbat ekitaldi eta ikuskizun prestatu dituzte. Jaia gaur hasiko da, 18:30ean. Xibak antolatuta, euskal jolasak izango dira haurrentzat. Gauean, zuberotar abeslari talde batek kontzertua eskainiko du.

Bihar goizean, berriz, eskulangileen eta baserritarren azoka paratuko dute Toribio Etxebarria plazan, 10:00etatik 14:00etara. Erakusmahaiak ikusten ari diren bitartean, sabela gozatzeko aukera izango dute bisitariek, taloa, txorizoa eta abar ipiniko baitituzte dastatzeko. Trikitilariek eta bertsolariek girotuko dute, berriz, azoka. Halaber, 12:00etan Miren Urkiola harri-jasotzailearen saioa izango da.

KANTU AFARIA. Kantuak ere badu tokia aurtengo egitarauan, Izan ere, bihar kantu afaria egingo dute, Untzagako karpan. 400 laguntzeko dago tokia, eta sarrerak salgai daude Kultur Etxean eta Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan, 15 eurotan. Afaria amaitzean erromeria izango da Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin.

Igandean ere bazkaria egingo dute Untzagako karpan. Bazkalostean, Tapia eta Leturiak emanaldia eskainiko dute.

############

noiz zer
Zer: Eibarko Euskal Jaia.
Noiz: Gaur, bihar eta etzi.
Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.
Ekitaldi nagusia: Nazioarteko Ezpata Dantza jaialdia.

Dokumentuaren akzioak