Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal giroko asteburua Parisen eta Bordelen, euskal dantza eta kantu ikuskizunekin

Dokumentuaren akzioak

Euskal giroko asteburua Parisen eta Bordelen, euskal dantza eta kantu ikuskizunekin

Asteburua euskal jairik jai igaro nahi duenak badu horretarako aukera Frantzian, Pariseko eta Bordeleko euskal etxeek larunbat eta igande honetan antolatu dituzten bestekin. Hasteko, Pariseko Eskual Etxeak Orok Betan jaia egingo du larunbatean, apirilaren 20ean, Euskal Herriko eta Kataluniako dantza talde eta musikariak partaide. Bordelen, aldiz, Eskualdunen Biltzarra elkarteak igandean gauzatuko du festa, Grandignan herrian egingo duen jai eta dantza erakustaldiarekin.
Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Paris, Frantzia
Mota
Albistea
Data
2013/04/16
Lotura
Euskal Kultura

Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko senidetasun festa izango da aurten Pariseko Eskual Etxearen Orok Betan jaialdia. Hiriburuko Gazteria dantza taldeak eta euskal elkarte paristarrak urtero antolatzen dute festa hau, dantza erakustaldien bitartez kulturaz gozatzeko aukera emateko euskal etxeko bazkide eta lagunei.

Arratsaldeko seietan abiatuko da jaia, dantza erakustaldi batekin. Gazteria dantza taldeak Kataluniako l'Esbart Sant Martí (Torrelles de Llobregat) taldea izango du lagun taulagainean. Eurekin batera Sanduzelaiko Gaiteroak eta Itsaso eta Irune trikitilariak ariko dira. Emankizunaren ostean afari herrikoia egingo da euskal etxean.

Eskual Eguna Bordelen

Igandean, bestak Parisetik Bordele aldera egingo du jauzi; izan ere, Bordeleko Eskualdunen Biltzarra elkarteak Eskual Eguna izeneko jaia antolatu du. Honetan ere, dantza eta kantua izango dira nagusi. Halarik ere, ekitaldia ez da euskal etxean egingo, inguruko Gradignan herrian baizik.

Hala nahi duten Bordeleko bazkideak Gradignan-go elizan dute hitzordua, goizeko hamar t'erdietan, besta abiaraziko duen meza entzuteko. Alegeran abesbatzak edertuko du elizkizuna. Ondoren, Salle de la Tannerie gunean bilduko dira euskal-bordelesak. Eguerdi puntuan dantza erakustaldia emango du Biltzarra taldeak, eta jarraian zintzur-bustitzea egingo dute elkarteko kideek. Amaitzeko, bazkari herrikoia eta dantzaldia egingo dute, Bestalariak koru euskal-bordelesaren kantuek girotua.

Euskal giroko asteburua Parisen eta Bordelen, euskal dantza eta kantu ikuskizunekin

Pariseko Eskual Etxearen Orok Betan 2013 jaiaren afitxa

Dokumentuaren akzioak