Dokumentuaren akzioak
Euskal giroa nagusi
Garai batean, ohitura zen haurren euskal jaia ospatzea, Gasteizen. Aspaldi da, baina, halakorik egiten ez zela. Aurten, aspaldiko ohiturak berreskuratzea erabaki du Jare dantza taldeak. Bosgarren urteurrena ospatzen du aurten taldeak, eta, horren harira, umeen jaia berriro antolatzea erabaki dute.
11:30etik aurrera, kalejirak eta dantza erakustaldiak egingo dituzte dantzari txikiek, hiriburuko erdiguneko kale eta plazetan. 17:30ean izango da ekitaldi nagusia, Andre Maria Zuriaren enparantzan.
Umeen euskal jaia
Gaur, 11:30ean, Gasteizko erdiguneko kaleetan.
Dokumentuaren akzioak