Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal folkloreaz gozatzeko “Dantza plazetan” programa, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Euskal folkloreaz gozatzeko “Dantza plazetan” programa, Bilbon

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2025/01/24
Lotura
Nontzeberri

Betiko legez, Dantza Plazetan programak erromeriak, dantza-alardeak, kalejirak eta erraldoien desfileak antolatu ditu Bilboko hainbat auzunetan. Dantza-programa urtarrilaren 25ean hasi eta abenduaren amaierara arte luzatuko da.

Guztira “58 emanaldi doan eskainiko dira bilbotar eta bilbotarrek kaleetan hainbat erromeria, dantza alarde eta erraldoien kalejiraz gozatzeko aukera izan dezaten, euskal dantzak eta folklorea hurbildu, sustatu eta balioesteko helburuarekin”.

Aurtengo lehen hitzordua urtarrilaren 25ean izango da, larunbata, Salbatzaile Dantza Taldearen erromeriarekin, Santiago Plazan, Zazpi Kaleetan.

Aurten, Irutasun Dantzari Taldeak eta Goi Herri Dantza Taldeak bat egingo dute aurtengo programazioarekin eta herriko gainerako taldeekin: Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Deustuko Folklore Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai Arte Dantza Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa eta Salbatzaile Dantza Taldea.

Gainera, aurten ere Bilboko Larrain Dantza egingo da, Gaztedi Dantzari Taldeak dinamizatuko duen beste ekitaldi tradizional bat. Topaketa hau 2011. urtetik egiten da.

Dantza Plazetan programaren data eta toki guztiak zeintzuk diren jakiteko, egin klik hemen.

Dokumentuaren akzioak