Dokumentuaren akzioak
Euskal folklore erakustaldia eman dute Kezka, Duguna eta Haritz dantza taldeek plazan
Haritz dantza taldeak 50. urteurrena ospatzen dihardu urte osoan eta lagunez inguratuta ari dira urtemuga berezia ospatzen.
Oraingoan Eibarko Kezka eta Iruñeako Duguna traldeen bisita jaso dute, eta hiru taldeetako dantzariek Dantza Jaialdian hartu zuten parte. Maalatik kalejiran irten eta Kalegoen plazara ailegatu zirenean eibartarrak izan ziren plazara irteten lehenak, iruñearrak ondoren eta Haritzekoak gero. Dantza jaialdiari amaiera emateko denek elkarrekin dantza egin zuten eta hala nahi izan zuten herritarrak ere batu zitzaizkien.
Haritz dantza taldekoek eskerrak eman zizkieten Dugunakoei eta Kezkakoei saioaren amaieran eta Elgoibarko Udal Txistulari taldekoei, akordeoi taldekoei, Elgoibarko Udalari eta Debako Gure Kai taldekoei ere egin zieten aitortza eurengandik jaso duten laguntzagatik.
- ARGAZKI-BILDUMA: Dantza Jaialdia, irudietan
Dokumentuaren akzioak