Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Festen 'Ohorezko Aurreskua' gogoratuko dute Zarautzen

Dokumentuaren akzioak

Euskal Festen 'Ohorezko Aurreskua' gogoratuko dute Zarautzen

100. urteurrena dela eta herriko taldeek ekitaldi berezia prestatuko dute irailaren 8an eskaintzeko

1912ko abuztuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Euskal Festak ospatu ziren Zarautzen. Ospakizun horiek euskal nortasuna indar-tzeko antolatzen ziren urtero Gipuzkoako herriren batean eta urte hartan Urola Kostako herria aukeratu zuten ekitaldi hori egiteko.
Egilea
A.L.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2012/07/22
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Jai egun horretan emanaldi ugari antolatzen ziren eta horietako bat izaten zen Ohorezko Aurreskua izenarekin ezaguna zen koreografia. Zarauzko artxiboko argazkian ikusten den moduan, garai hartako agintariek ( besteak beste, Marques de Valdespina, Gervasio Aramburu, Zabala eta Lasquiba orduko diputatuak) egin zuten dantza hori Zarauzko herritarren aurrean.

Aurten 100 urte beteko dira ekitaldi hori egin zela eta irailean Zarautzen ospatuko den Euskal Astean gogoratu nahi dute bizilagunek egun hura. Horretarako elkartzen eta lanean hasi dira dagoeneko eta entsegu orokorrak abuztuan egingo dituzte. 1912ko Ohorezko Aurreskuaabuztuan egin bazen ere, zarauztarrek irailaren 8an, Euskal Jaia baino egun bat lehenago, eskainiko dute emanaldia. Izan ere, egun horretan egiten dira euskal dantzen inguruko ekitaldi guztiak.

HERRIKO DANTZA TALDEAK Lehenago ere egin izan dira antzeko saioak, Aurresku Zaharra izenarekin. Oraingo honetan, azken 60 urteetan euskal dantza honen tradizioari eutsi dioten Zarauzko dantza taldeetako protagonistak elkartzea da helburu nagusia eta uztailaren 5ean hasi zituzten horretarako bilerak. Ordutik astean behin, ostegunetan, elkar-tzen da komisioa Sanz Enea kultur etxean, guztia prestatzeko.

Ohorezko Aurreskua dantzatuko duten taldeak ondokoak izango dira: Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri. Guztia antolatzen ari den taldeak gainera, 1912ko diputatuek jarri zituzten jantziak berreskuratuko ditu, Zarauzko dantzariek soinean eraman ditzaten irailaren 8an.

Bestalde, Euskal Astearen baitan beste hamaika ekitaldi ere izango dira eta dagoeneko atera dira trikitilari gazteen txapelketan parte hartzeko oinarriak. Irailaren 5ean 20.30ean jokatuko da Zinema pilotalekuan eta interesatuek turismo bulegoan (943 830990) eman behar dute izena.

Agintariak 'Ohorezko Aurreskua' dantzatzen, Zarautzen 1912an ospatutako Euskal Festetan.

Agintariak 'Ohorezko Aurreskua' dantzatzen, Zarautzen 1912an ospatutako Euskal Festetan. (zarauzko artxiboa)

Dokumentuaren akzioak