Dokumentuaren akzioak
Euskal familia baten historia
'Urraska' dantza ikuskizuna plazaratuko du gaur Zarena Zarelako taldeak Lapurdiko Luhuson
Bost ataletan kontatzen du ikuskizunak familiaren historia. Agerraldi
bakoitzean, familiako pertsonaietako bat da protagonista. Gertaerak
testuinguru historikoan girotuak daude, eta garaiko arazo nagusiak
tratatzen ditu. Ikuskizunean parte hartzen duten 25 dantzariek garaian
garaiko jantzia eramaten dituzte.
Koreografia aldetik, euskal dantza tradizionalean oinarritzen
da lana, baina eragina du munduko beste hainbat dantzena. Lehen zatian
euskal dantzak jazz-dantza modernoareki nahasten dira. Horrez gain,
inauterietako giroa jasotzen du ikuskizunak. Bigarren zatian Bizkaiko
dantzak eta flamenkoa nahasten dituzte.
Musikaren aldetik, berriz, doinu herrikoiak eta honetarako
propio sorturikoak uztartzen dituzte agertoki gaineko musikariek. Maina
Coronadok, Bittor Corretek eta Christian Larraldek zuzendu dute
ikuskizuna. Patrick Larralde eta Josean San Miguel arduratu dira
musikaz eta Isabelle Larralde jantziez.
'URRASKA' IKUSKIZUNA
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Luhusoko Harri Xuri gelan (Lapurdi).
Dokumentuaren akzioak