Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal eta poloniar dantzak udazkena alaitzeko

Dokumentuaren akzioak

Euskal eta poloniar dantzak udazkena alaitzeko

Aurtzaka dantza taldeak euskal dantzen lehena eta oraina taularatu du. Poloniar dantzekin borobildu zuen saioa.
Egilea
A. Vierbücher
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2023/10/24
Lotura
Goierriko Hitza

Aurtzaka dantza taldeko dantzariak. // Aurtzaka

Oraingoan ere Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzak, aspaldikoak eta berriagoak diren beste batzuk eskaini zituzten Aurtzaka dantza taldeko dantzariek, Udazken kulturalaren barruan, Beasainen egin zuten saioan. Luzaideko Bolantak, Makil Txikiena, Fandango eta Arin Arinak,… Eta amaiera borobila izan zen; pasa den abuztuan Aurtzakako dantzariek Poloniara egindako bidaian ikasitako dantza batekin eman zioten amaiera. Polonian, Nowa Ruda hiriko nazioarteko jaialdian dantzatu zuten Kolonbia eta Turkia dantzariekin batera. Oraingoan, Aurtzakakoek, atzerriko dantzari-lagunen pausoak ere irudikatu zituzten.

Hori guztia musikari-talde bikain baten laguntzarekin. Bertan izan ziren txistulari, atabalari, trikitilari, piano-jotzaile eta bibolin-jotzaileak.

Dokumentuaren akzioak