Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal eta eskoziar dantzak uztartuko ditu ‘Atlantik 1050’ ikuskizunak

Dokumentuaren akzioak

Euskal eta eskoziar dantzak uztartuko ditu ‘Atlantik 1050’ ikuskizunak

Abuztuan Edinburgoko Fringe jaialdian estreinatuko dute ikuskizuna, eta ondoren, irailean, Errenteriako Atlantikaldiara ekarriko dute. ‘Atlantik 1050’ Etxepare Institutuaren, Eskoziako Dance Base zentruaren eta Antlantikaldia jaialdiaren arteko elkarlanaren fruitua da, eta #ScotlandGoesBasque ekimenaren barruan kokatu dute.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2019/06/06
Lotura
Naiz

20190606_atlantik

Ereintza dantza taldekoak, entsegu batean. (Etxepare Institutua)

2019an euskal zein eskoziar kultura, artea eta hizkuntzak oinarri hartuta bi herrien arteko harremanak sendotzeko, Etxepare Euskal Institutuak garatutako #ScotlandGoesBasque ekimenaren hurrengo mugarrietako bat izango da Euskal Herriko eta Eskoziako dantza tradizionalak uztartuko dituen ‘Atlantik 1050’ kaleko ikuskizuna.

Abuztuan Edinburgoko Fringe jaialdian estreinatuko da eta irailean, berriz, Errenterian ospatzen den Atlantikaldia festibalera etorriko da. ‘Atlantik 1050’ ekimenak bikain islatzen du #ScotlandGoesBasque proiektuaren asmoa: euskara eta euskal kultura Eskoziara eraman ez ezik, iragana eta gaurkotasuna aintzat hartuta bi kulturen arteko uztarketa bultzatu nahi da.

Proiektuan parte hartuko duen lantaldea osatu aldera, Eskoziar partaideei dagokienez, Dance Base Eskoziako Dantza Zentro Nazionalak deialdi bat zabaldu zuen egitasmoaren zuzendari artistikoa eta musika zuzendaria hautatzeko. Aurkeztutakoen artean, Jen Wren emakume dantzari eta koreografoa eta Amy Geddes musikaria izan ziren hautatuak; dantzariak aukeratzeko, halaber, eskoziar dantza tradizionaletan trebatutako 16 eta 25 urte bitarteko gazteen artean deialdia egin zuen erakundeak.

Euskal partaideei dagokienez, aldiz, Atlantikaldia jaialdiak Errenteriako Ereintza Dantza Taldeari egin dio enkargua. Taldeak, bere kide duen Alain Maya dantzari eta koreografoa izendatu du proiektuaren zuzendari artistikoaren zein musika zuzendariaren aholkulari, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalaren alorrean. Horretaz gain, bera arduratuko da euskal dantzariak hautatzeaz.

Dokumentuaren akzioak