Dokumentuaren akzioak
Euskal erromeria egunak antolatu dituzte Lekeition eta Mutrikun
Urte osoan dantza ikastaroan ibili ostean, euskal erromeria egunak antolatu dituzte zapaturako Lekeition eta Mutrikun.
Lekeitioko Erromeria Eguna Zaletxuak taldeak antolatzen du hainbat laguntzailegaz: Aittitta Makurra, Lekeitiko Kultur Kaia, Lekeitioko Udala eta Goi-Herri, besteak beste.
Hainbat herritako dantzariek parte hartuko dute aurtengo Lekeitioko erromeria egunean: Amorotokoek, Aulestikoek, Ispasterkoek, Mendexakoek, Eakoek, Leioakoek, Bilbokoek… eta, zelan ez, Lekeitiokoek. «Danera 150 dantzari espero dira gitxi gorabehera», diote antolatzaileek.
«Esker berezia» luzatu diote eskolari, «egoitza erabiltzeko emoten dituen erreztasunengatik».
Gure Ametsa dantza taldeak antolatzen du Mutrikuko Euskal Erromeria Eguna, Udalaren laguntzagaz.
Aurten 100 lagun ibili dira euskal dantza ikastaroan, gehienak mutrikuarrak, eta tartean, ondarrutarrak be bai. «Zapatuko jaialdia ikastaroko jendearentzako antolatzen da, eta arratsaldeko erromeria herri osoarentzat», diote antolatzaileek.
Urteetan egiten dute euskal erromeria eguna Mutrikun. Aurten, iazko antzerako egitaraua prestatu dutela azaldu dute antolatzaileek.
EGITARAUAK
Lekeitio
13:00etan. Portuan hasi eta herrian zehar kalejira Txikirri-txikirri taldeagaz.
18:30ean. Eskoletatik hasita plazaraino kalejira Txikirri-txikirri taldeagaz.
19:00etan. Erromeria herriko plazan Trikizio taldeagaz.
20:00etan. Baigorriko gaiteroak plazan.
Jarraian. Trikizio taldeak erromeriagaz jarraituko du herriko plazan.
Mutriku
12:30ean. Beheko Plazatik hasita kalejira egingo da dantzariekin, txistulariekin eta trikitilariekin.
14:30ean. Bazkaria Miruaitz frontoian dantza ikastaroan parte hartu duten dantzari danentzako.
18:00etan. Zesuma taldeak erromeria kontzertua eskainiko du Beheko Plazan.
Dokumentuaren akzioak