Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal erakustaldi bat egin du Valladoliden bertako Gure Txoko Euskal Etxeak, Azpeiti-Azkoitiko Sahatsako dantzariak lagun

Dokumentuaren akzioak

Euskal erakustaldi bat egin du Valladoliden bertako Gure Txoko Euskal Etxeak, Azpeiti-Azkoitiko Sahatsako dantzariak lagun

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak zenbait ekitaldi antolatu zituen joan den asteburuan, irailaren 22 eta 23an, "gure kulturaren zati bat onartu gintuen hiriaren aurrean aurkezteko", azaldu digu euskal elkarteko ordezkari Sonia Hernandez Albistegi eibartarrak. Parte harzera propio bidaiatu zuen Euskal Herritik Azpeiti-Azkoitiko Sahatsa taldeak, larunbat eguerdian iritsi, eta zuzenean Gure Txokoren egoitzara senidetasun bazkari batean parte hartzera joanik.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Valladolid, Espainia
Mota
Albistea
Data
2018/09/28
Lotura
Euskalkultura

Larunbat arratsaldean, Sahatsako dantzariak, Valladolideko Euskal Abesbatzarekin, hiriko katedralean eman zen meza batean dantzatu zuten. Agenda arazoak tarteko, azkenean meza-emailea ez zen Ricardo Blazquez artzapezpiku kardinala izan, katedraleko deana baizik, José Andrés Cabrerizo. Eukaristiaren ondotik, dantzariek dantza emanaldi bat eskaini zuten, besteak beste Lapurdi, Bizkai eta Gipuzkoako dantzak jendaurretuz.

Valladolideko Udaleko ordezkari, Udalbatzako kide Pedro Herrero aritu zen, eta dantzariek aurreskua dantzatu zioten. Segidan, Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, dantzariak eta Udaleko ordezkariak Gure Txokoren egoitzara mugitu ziren eta inguruko plater tipiko batzuk partekatu zituzten, denborarekin eta geroago eguna bururatutzat jotzeko.

Biharamunean, igandean, hitzordua, hiriko Euskal Abesbatza partaide, Plaza Nagusira aldatu zen. Bertan euskal dantza eta kantu sail bat gauzatu zen, guztia kaleetan zehar ibili zen kalejira batekin bukatzeko.

Egitaraua bukatzeko, eguerdian jende asko erakarri zuen bazkaria egin zen euskal egoitzan eta aurresku hunkigarri bat dantzatu zen.

"Asteburu bikaina, emozioak gori-gori utzi diguna", laburbildu dio EuskalKultura.com-i Sonia Hernandez Albistegik.

Dokumentuaren akzioak