Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzez jantzi dira kaleak

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzez jantzi dira kaleak

Egilea
Aritz Mutiozabal
Komunikabidea
Zumaia Guka
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2024/06/02
Lotura
Zumaia Guka

Zumaiako, Errenteriako, Getariako eta Ibarrako taldeek hartu dute parte gaur Dantzari Txikien Egunean. Hainbat erakustaldi eskaini dituzte kalez kale, eta amaieran Beheko plazan elkartu dira.

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Dantzari Txiki Egunaz gozatzen ari dira gaurkoan herrian. Etxeko Txori Txiki eskolakoen erakustaldiez gain, Errenteriako Herri Arte, Getariako Gure Txeru eta Ibarrako Alurr taldeko dantzariak ibili dira goizetik erdiguneko hainbat txoko girotzen.

12:00 aldera guztiek bat egin dute Erribera kalean, Kofradia inguruan, eta talde bakoitzak zenbait dantza egin ditu bere aldetik. Elkarrekin iritsi dira ondoren Beheko plazara, eta 12:45ean, emanaldi bateratua eskaini dute, herritarren gozamenerako.

Jaiak arratsaldean jarraituko du, bazkalostean. Izan ere, 16:00etan hasita, dantzaldia izango dute haurrek Babarrunbaren eskutik.

Dokumentuaren akzioak