Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzen lau alarde, Arriaga plazan
Emanaldiak uztaileko lehenengo igandean eta hurrengo hiru larunbatetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik
Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea, bereziki udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko.
Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko 'Gaztedi dantzari taldeak', Basurtuko 'Beti Jai Alaik', Goi-alde Dantza Taldea (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.
Dokumentuaren akzioak