Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzen katalogoa egin du Kepa Fernandez Larrinoak

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzen katalogoa egin du Kepa Fernandez Larrinoak

Jai esanguratsuenen berri eman du, egutegi erlijiosoa jarraituta

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/02/24

Dantzei loturik, musikaren eta musika hori egiteko erabiltzen diren instrumentuen informazioa edota dantzatzen duten lagunen eta taldeen berri eman eta beste hainbat datu bildu eta landu ditu Jaiak/dantzak. Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco izeneko liburuan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eman du argitara liburua, dantza sustatzeko egitasmoaren barruan. Aurrerago, Fernandez Larrinoaren lana euskarara itzuliko dute, Interneten jartzeko.



Dantzak berreskuratzen



Fernandez Larrinoak Invitación al estudio de la danza tradicional en el País Vasco argitaratu zuen 1998an. Orduan eta orain dantzen testuinguruan «aldatu» egin dela defendatzen du ikertzaileak: «Festak gaur kultur kontsumoa dira, eta ez dute lehengo bilgarri liturgikorik». XX. mendean dantzak «berreskuratu» direla azaldu zuen Fernandez Larrinoak, gazte gabe gelditu diren herriskak birpopulatzeari esker. Ikerketaren arabera, dantzen «sustatzaileak» gazteak dira egun, eta ez, lehen bezala, adineko jendea.



Hurrenkera kronologikoa jarraitu du ikertzaileak liburua atontzeko; dantza jaiek festa erlijiosoekin duten lotura tradizionalagatik, Elizaren egutegia jarraituta antolatu du.

Dokumentuaren akzioak