Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzen inguruko saioak egonkortzeko

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzen inguruko saioak egonkortzeko

Hitzarmena sinatu dute Zarauzko Udalak eta Alaken taldeak, hileko lehen igandetako saioak mantentzeko. Horren osagarri gisa, euskal dantzan ikastaroak eskainiko ditu taldeak, ostiraletan.
Komunikabidea
Zarauzko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/10/04
Lotura
Zarauzko Hitza

Alaken taldea duela lau urte hasi zen ia hilero, hilabeteko lehenbiziko igandeetan plaza dantzak zein muxikoak antolatzen. "Arrakasta" izaten duela nabarmendu du Kultura zinegotzi Nekane Iribarrek, eta halako ekitaldiak "oso egokiak" direla "gure kultura berreskuratu eta sustatzeko orduan". Hori ikusita, euskal dantzak sustatu, plazaratu eta ekitaldiok gonkortzeko helburuarekin, hitzarmena egin dute Zarauzko Udalak eta Alaken taldeak. "Hori da gure helburua: mantentzea hemengo tradizioa".

Horren osagarri gisa, euskal dantzen ikastaroak ere eskainiko ditu Alaken taldeak, "plaza are gehiago betetzeko, dantzari berriak sortzeko eta non dantzatu eta gozatu izateko", Iribarren arabera. "Badira dantza batzuk, pausoak ikasi edo landu beharrekoak", dio Goizane Arregi Alaken taldeko ordezkariak. Horiek eta gehiago ikasi ahalko dute ikastaroan parte hartuko dutenek. "Gogoa duenarentzat badago aukera dantzak ikasteko. Hasten den guztiak ikasten duela argi dago".

Hilaren 14ean hasiko dira ikastaroekin, eta bi izango dira guztira: bata, hasiberrientzat eta, bestea, lehendik badakienentzat jarraipena izan dezaten. Ostiral arratsaldetan eskainiko dituzte saioak, Aritzbatalde kiroldegian. Ordutegia ez dute zehaztu oraindik; taldeak osatzerakoan finkatuko dute.

Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Sanz Eneara joanda edota kultura@zarautz.eus helbidera idatzita. Baldintza bakarra jarri dute: 16 urtetik gora izatea. 85 euro ordaindu beharko dira. Kultura zinegotziak herritarrak animatu ditu ikastaroan parte hartu eta plazara dantzara joatera, "txikitan ikasi eta oraindik ere ausartzen ez badira ere, ekinez ikasten" delako.

Alaken taldeko Jose Inazio Elias zein Goizane Arregi eta Nekane Iribar Kultura zinegotzia, Musika Plazan.

Dokumentuaren akzioak