Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzen historia zeharkatzen duen ikuskizuna martxoaren 19an Baionan
Orain dela 40 urte, maiatzaren 4ean, Donostiako 
Victoria Eugenia antzokian, Argia dantzari taldeak Eaurtako Neska Dantza
 izeneko dantza kantatua eskeini zuen lehen aldiz. Kantuaren lehen 
hitzak Axuri-Beltza ziren. Harrezkero, Eaurtako neska dantzak gure 
herrietako dantza taldeen errepertorioetan leku nagusi bat izan du, eta 
are gehiago, dantza tradizionala lantzeko modu berri bati hasiera eman 
dio.
Arrats berezi hartan, Argia taldea Arte Garaikideko Euskal Eskolaren 
zati izanik  (Jorge Oteizak sustatutako ideia zen), euskal kultur 
munduko pertsona ospetsu ugari bildu zen, proiektuari hasieratik hatsa 
emanez.
Egun hura gogoan eta lan honi hasiera eman zion ametsari leialki 
jarraituz, Apostoluen Soka Dantza izenez bataiatu duten lana prestatu 
dute oraingoan. Heldu den martxoaren 19an eskeiniko dute Baionan, Euskal
 Dantzarien Biltzarra  (IDB) elkartearen eskutik.
2008 urtean Musika Hamabostaldiko zuzendaritzak Jorge Oteiza 
eskultorearen jaiotzeko mendeurrena ospatzeko Arantzazuko basilikan 
egiteko koreografia lan bat eskatu zioten Urbeltzi.
�Jorge Oteizaren apostoluen dantza bezala gogoratzea nahi genukeen 
koreografia saio labur honekin, eskultorea bera eta antzoki honetan 1969
 urtean gurekin egon ziren guztiak omendu nahi ditugu" azaldu du 
koreografoak.
Emankizun honekin zerbait agerian utzi nahi izan du koreografoak, 
bereziki belaunaldi berriei begiratuta: "Metaforaren bitartez euskal 
dantza infinitoraino arramoldatu daiteke, gaitasun handia dugulako 
ikasitako urratsa eta horren birinterpretazioa harremanetan jartzeko" 
azaldu du Urbeltzek.
Hona hemen ondoko aste eta hilabeteetan euskal dantzen ikuskizunaren egitaraua:
- Axuri Beltza: Martxoaren 19an, larunbata, 20h30. Baionako Antzokia. Argia Taldea. Partaidea: Orai bat. Sartzeak salgai : Elkar, Baionaren antzokia.
 - Oroitzapenetik Bidaiarat: Apirilaren 3an, igandea, 17h00. Harri Xuri gela, Luhusoa. Sarako Zazpiak bat taldea.
 - Sakratua: Apirilaren 30an, larunbata, 20h30. Luhusoko elizan. Leinua Konpainia.
 - Eraiki: Ekainaren 11an, larunbata, 20h30. Harri Xuri gela, Luhosoa. Behobiako Eraiki taldea.
 - Tema: Ekainaren 26an, igandea, 17h00. Harri Xuri gela, Luhosoa. Baigorriko Tema elkartea.
 
Dokumentuaren akzioak
    
  
 
