Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzen hiriburu izango da Hondarribia asteburu osoz
Kemenekoez gain, larunbatean kanpotik etorritako dantzarien erakustaldiak ikusteko aukera izango da Hondarribia Dantzanen, dantza taldeko arduradun Eder Valladaresek azaldu bezala: “urtero saiatzen gara dantza mota desberdinak eskaintzen, euskal dantzen aberastasuna zabaldu asmoz. Aurten, Iruñeako Ortzadar folklore elkartea, Lizartzako eta Biasteriko dantzariak izango ditugu Hondarribian, hilaren 24an.”
Hondarribiko Udaleko Kultur zinegotzi Txomin Sagarzazuk nabarmendu du herrian errotutako ekitaldi sorta dela: “Hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik dituen dantzaren eta orobat folklorearen inguruko festa bat da. Ondo errotutako ekitaldi bat da; euskal dantzarekin dugun harremanean sakontzen jarraitzeko eta esperientzia berriak bizitzeko esperientzia eskaintzen digu hondarribiarrei.”
Hondarribia Dantzanek bi helburu ditu, hezitzea eta dibertitzea, eta Kemenen urteroko programazioan leku garrantzitsua du. “Hondarribia dantzan, hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneratzen dituen dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Kemen dantza taldearen helburu nagusienekin bat eginez, bailaran dantzaren zabalpena bultzatzeaz gain euskal kultura dantzatuaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada”, gehitu du Valladaresek.
Hondarribia Dantzan 2014. Egitaraua
Hilak 23, ostirala
- 20:00. Hitzaldi-kontzertua Kultur Etxean, Ortzadar euskal folklore elkarteko musikariekin.
Hilak 24, larunbata
- 17:30. Hondarribiko kaleetan zehar Biasteriko dantzariek, Otsolar Lizartzako dantzariek eta Iruñeko Ortzadar folklore elkarteko dantzariek emanaldiak eskainiko dituzte.
- 18:30. Dantza agerketa Santa Maria Magdalena plazan, Biasteriko, Lizartzako eta Ortzadarreko dantzariekin.
- 20:30. Santa Maria Magdalenan, Erromeria, Kemen dantza taldeko musikariekin.
Hilak 2, igandea
- 11:00. Bailaran euskal dantzak ikasten diharduten Kemeneko Adaxkako dantzarien bilkura burutuko da. Santa Maria Magdalenatik abiatuz herriko kaleak alaitu ondoren, 12:00etan Arma plazan guztien artean dantza agerketa burutuko dute.
Dokumentuaren akzioak